Badira urte batzuk gure ikasleen ikaskuntza prozesua proiektuen bidez
bideratzen saiatzen hasi ginela. Denbora honetan denetarik bizi izan
dugu: beldurra, ezustekoak, zorabioa, poza, zalantza ugari...........
mota askotariko emozioak, baina azken finean, ikaskuntza,
errealitatea, bizitza bera horrelakotxea da.
Gure asmoa ikaslearen ikaskuntzaren esperientzia bere bizipenekin
lotzea da eta izaten ari den bilakaera horren konszienteago egitea;
garatzen eta erabiltzen ari den habilezia eta estrategiak mahai
gaineratu nahi ditugu eta posible den kasuetan horiei buruz taldean
eztabaidatzea.
Aurkeztuko dudan esperientziarekin , itsas hondoetara elkarri
lagunduaz egin dugun ibilalditxoa zuei helarazten saiatuko naiz.
Itsas hondoaren informazioa eta datuak jaso, interpretatu eta
antolatu; urpekaria elkarrizketatu eta blogean argitaratu; uraren
ezaugarriak ikertu esperimentazioaren bidez; itsas hondearen maketa
eskalan eraiki...
11 urteko neska-mutilekin egindako lana da. Oso
bizipen interesgarriak eskaintzen dituen taldea da, ikasteko bene
benetako gogoa duena. Espero dut zuen interesekoa izatea.