Gaur egun, ikaste-irakaste
prozesuetan teknologia berrien erabilerak, euskarri zein baliabide gisa, eta konpetentzia
digitala garatzeko beharrak mundu berri bat ireki digute, non blogak aukera interesgarri eta anitzak ematen dizkigun.
Jakintza ikastolan aukera
hauek aurreikusiz, irakasle batzuk
animatu dira mundu honetan murgiltzera eta beraien gelako blogak sortzera. Haietariko
bat, Iñaki Pagola, gurekin izango dugu Jardunaldietan. Berak bere esperientzia
kontatuko digu, nola aurkeztu zien ideia ikasleei, umeen inplikazioa eta
jakinmina, eta hortik aurrera emandako pauso guztiak.
Berari entzunda
konturatuko gara besteak beste, batetik, blogaren erabilera ez dela hain zaila,
administratzaile zein erabiltzaileentzat. Eta bestetik, informazioaren
antolaketa oso funtzionala dela blog batean. Bi ezaugarri hauek aukera ematen
dute modu azkar eta erraz batean nahi duguna argitaratzeko eta kudeatzeko, horrek dakarren guztiarekin, beste konpententziak, ez bakarrik digitala, neurri batean edo bestean garatzea eta hizkuntzarekin zerikusirik duten prozesuak jorratzea ikuspegi
komunikatibo eta erreal batetik.
Ostegunean elkar
ikusiko dugulakoan…