Aurtengo Gipuzkoako jardunaldietan Santo Tomas
Lizeoko irakasle talde batek aurkezpen bat egingo digu. Irakasleekin batera
ikasle batzuk ere arituko dira. Ikasleekin landutako bi proiektu aurkeztuko
dizkigute, baina ez produktu bukatua bezala baizik eta proiektuen osaketan eta
proiektuak gelarako aplikazioan sortutako esperientziak, bizipenak eta, nola ez,
ikasleengan sortutako aprendiziak.
“Donejakue
bidea” eta “Ahanzturaren kronika” proiektuak Aniztasun Curricularreko taldeetan
aplikatzeko sortu ziren. Santo Tomas Lizeoan talde horietan lan egiteko duten
metodologia aurreratua teoriatik
praktikara eramateko asmoz.
Ikasle
talde horiek Santo Tomas Lizeoan horrela antolatuta daude:
Proiektuak
ezagutu ondoren, audientziaren galdera eta hausnarketa, zalantzarik gabe, zera izango
da: zergaitik ez bultzatu ikasleen aprendizaiak gela guztietan proiektu hauen
bidez?