Saltatu eta joan eduki nagusira

Ikasteko kooperatu/kooperatzen ikasi (IK/KI)


«Ikasteko Kooperatu / Kooperatzen Ikasi» (IK/KI)  programaren xedea ikasleen jardueraren antolaketa kooperatiboa da eta hezkuntza-premia askotarikoak dituzten ikasle guztiek elkarrekin ikastea ahalbidetzeko da. 

Ikerketa askotan frogatu den bezala era kooperatiboan antolatutako jarduerekin eduki guztien ikasketa indartzen dela, ez soilik elkartasuna, elkarri laguntzea, desberdinekiko errespetua eta gisako balioen ingurukoak, baizik eta curriculumeko eremu guztietako eduki espezifikoagoak; eta esandako jardueretan parte hartzen duten ikasle guztien ikasketa bultzatzen da, ez bakarrik ikasketarako zailtasunak dituztenena, baita, beregaintasun handiagoa ez ezik, ikasteko erraztasun handiagoa dutenena ere; bestalde, ikasle guztien parte-hartze aktiboa ere sustatzen du antolatzen diren irakaskuntza- eta ikasketa-jardueretan, ikasleen protagonismoa areagotzen duelarik jarduera horien garapenean. Horrek guztiak giro hobea sortzen laguntzen du ikasle guztien ikasketarako.  Bestalde, ikasleen arteko elkarreragina errazten du eta harreman estuagoa eta kalitate hobekoa ezartzen da haien artean.

Programa hau martxan dago duela hiru ikasturte, Gipuzkoko zenbait ikastetxetan. Hau dela eta hiru tailer antolatu dira etapaka (HH, LH eta BH). Tailer bakoitzean beren etapari dagozkion esperientziak aurkeztuko dira eta ondoren partaideek, talde txikietan, zenbait gai aztertuko dute eta konklusioak aterako dituzte.