Saltatu eta joan eduki nagusira

Arrasateko Gaztelupe-Arimazubi ikastetxeak jardunaldietan emango duen ekarpenaren laburpena. "Teknologia Berrien erabilera Z.I.G. gelan"

Ikasle bakoitzaren adin kronologikoa (16-21 urte) eta funtzionaltasunetik abiatuz, (ZIG) Zeregin Ikaskuntza Gelaren funtsezko helburua, ikasleak etorkizunerako prestatzea da,

ZIG gelako programa bi ziklotan banatuta dago.

Gaur egun, gure gelan dauden ikasleen tipologia kontutan harturik eta dituzten premiei erantzuteko, Lehen Zikloko helburuetan oinarritutako gela programa diseinatu dugu.

Gela proiektuko curriculuma lau eremutan oinarrituta dago: komunikazioa, autonomia, aisialdia eta lan orientabidea, horretarako, gure egunerokoa, tailer ezberdinetan banatuta dugu.

Eremu bakoitza programatzerakoan IKTak gero eta presentzia handiagoa hartzen doaz.

Komunikazioa: Posta elektronikoa, Docs, Sites, Bloga…

Autonomia: Internet, Mobila …

Aisialdia: skype, audacity, paint…

Lan orientabidea: scannerra, movie maker (tutorialak) …

Lortu nahi duguna:

Ikasle bakoitzak bere mailan ahalik eta tresna ezberdin gehien ezagutu eta erabiltzea.

Gelan egiten denaren jarraipena etxetik egin ahal izatea

Calendar erabiliz mobilean SMSak jasotzea.

Bloga erabiliz, idazteko motibatu eta inguruko gizarteak gure berri izatea.