Saltatu eta joan eduki nagusira

PERE PUJOLAS

Vic-eko unibertsitateko "hezkuntza inklusiboa"ren Master eta Doktoradutza programaren koordinatzailea da, baita Hezkuntzako Fakultatearen irakasle titularra ere .
Bere ibilbide profesionalean lanean ibili da Bigarren Hezkuntzan, Aholkularitza Psikopedagogikoan eta Unibertsitatean.
Ikerketa nagusiak esparru hauetan egin ditu: Ikaskuntzaren egituraketa kooperatiboa, hezkuntza inklusiboa eta irakaskuntzaren autoerregulazioa eta pertsonalizazioa.
Bere liburuen artean aipagarrienak hauek izan daitezke: (2004) Aprender juntos alumnos diferentes. Los equipos de aprendizaje cooperativo en el aula. (2008) Nueve ideas clave. El aprendizaje cooperativo.
Hona hemen bere planteamentuaren ardatz batzuk:
-Ikasketak era kooperatiboan antolatzea da gela inklusiboak egituratzeko modu bakarra, non ikasle guztiak elkarrekin ikas dezaketen, oso desberdinak izanda ere.
-Ezin da benetazko lan kooperatiboa egin aldez aurretik ikasle "desberdinak" gelatik atera baditugu.
-Zenbait oinarrizko konpetentzia ezin dira garatu bakarlanean edo lan konpetitiboan.
Planteamentu hauek urteetan praktikatuta eta ikerketak egin ondoren bere esperientzia eta lan proposamena gurekin konpartituko du Pere Pujolas irakasleak