Hiritartasuna irakasgaia. Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna. Oinarrizko gaitasunak. Gure eskola. Gure hezkuntza proiektua. Elkarbizitza proiektua. Tutoretza plangintza. XXI. mendeko ikastetxeen zereginak. Heziketa. Ikasleak. Pertsonak. Hiritarrak. Aktiboak. Solidarioak. Konprometituak… Zenbat gauza! Zenbat aukera! Zenbat erronka! Honela hartu genuen gurean hiritartasuna arloa: sinesten dugun eskola aurrera eramateko beste aukera bat bezala. Ez zitzaigun iruditu beste arlo bat bakarrik zela; ikastetxean egiten dugun ororekin bat egin behar zuen, hiritartasunerako hezkuntza ez baita arlo bakar batean lantzen, ezta eskolan bakarrik ere! Aukera bat zen elkarbizitza proiektuan eta tutoretza plangintzan jasota dauden hainbat gai curriculumeam errefortzatuta txertatzeko. Eta erronka, noski. Nola egin? Eskolako proiektuaren parte baldin bazen, ez zen irakasle bakar batek eman beharreko gaia . Orokortu eta txertatu behar genuen. Tutoreek emango zuten. Baina… Nola? Zer? Nola bultzatu...
Jornada de proyectos de Innovación Educativa de Gipuzkoa