Saltatu eta joan eduki nagusira

IKTn erabilera didaktikoa eta lankidetzan ikasi. Lauaizeta BHI


Lauaizeta BHI Donostiako Intxaurrondo auzoan kokatuta dagoen DBHko ikastetxea da. 400 ikasle inguru ditu eta ikasleak Aitor Ikastola LH, Intxaurrondo LH eta Intxaurrondo Hegoa LH ikastetxeetatik datoz.

Badira urte batzuk hainbat gai lantzen ari dela:
• gelako metodologia aldaketa, ikasle guztiei erantzun egokia emate aldera eta inklusioaren marko batetan
• IKTen erabilera didaktikoa geletan…

Oinarrizko Konpetentzien garapena ikasle guztien eskubidea den neurrian eta ikastetxearen xede nagusi bezala jarriz, Lauaizetak IKTak eta aldaketa metodologikoa konpetentzien garapenaren zerbitzura jarri ditu.

Aurkezpen honetan bi gai hauetan egindako ibilbidea ikusiko dugu, praktika onak azpimarratuz.