Saltatu eta joan eduki nagusira

IKASKUNTZA KOOPERATIBOAREN ONURAK

2009ko Berrikuntza Proiektuen Jardunaldietan, Angel I. Pérez Gómez katedraduna entzuteko aukera izan genuen. Nola ez, bere azalpenak oinarrizko gaitasunen inguruan ibili ziren bira eta bira. Hitzaldi ezin-interesgarriago hartan, kooperazio kontzeptua behin baino gehiagotan nabarmendu zuen .
Urtebete beranduago, IX. Jardunaldietan, Pere Pulolàs izan genuen "Cooperar para aprender, aprender a cooperar (CA/AC)" izenburupean duen tesia eta ikastetxeetan aplikatzeko programa eskainiz.
Aurten, X. edizioan, David Durán aukeratu da, "Tutoría entre iguales" prozeduraren bidez ikasleekin irakurketa nola landu aurkezteko. Eta, egun berean, hiru ikastetxek (Urnietako Egape Ikastola, Urnietako Salesiarrak eta Asteasuko Pello Errota) euren kooperazio-esperientziak erakutsiko dizkigute (CA/AC).
Zein da "suma y sigue" honen arrazoia?
Erantzuna Angel I. Pérez Gómez irakasleak eman zigun Miramar Jauregian, besteak beste, kooperazioarekin lotutako hauek esanda :
  • Curriculuma berbegiratu baharko genuke, enfoke diziplina-artekoa eta diziplina anitzekoa emanaz. Horretarako, kooperazioa ezinbestekoa da.
  • Ikas- eta irakas-jardueretako estrategietan, ikasleen inplikazioa oso garrantzitsua da.
  • Kooperazioa, metodologia-estrategia aparta da. "Lo tiene todo": ikasten ikasteko gaitasuna garatzeko, garapen eta autonomia pertsonalerako, elkarbizitzen ikasteko, komunikatzen ikasteko etab.
  • Kooperazioak ez du behartua izan behar, elkarrekin eraiki behar da: inor ez da jaiotzen kooperatzen jakinda eta, gainera, irakasleok ez gaude ohituta. Poliki-poliki, beraz.
  • Kooperatzen ikasteko ibilbidea ez da laburra. Aplikazioa ondo zaintzea eskatzen du, arrakastatsua izan dadin.
IK/KI progama - edo CA/AC- (Ikasteko kooperatu eta kooperatzen ikasi) ezagutzen duenari -40tik gora ikastetxe Gipuzkoan-- soinu ezaguna egingo zaio Pérez irakaslearen hitzen musika entzunda.
Pozik egoteko arrazoiak ez zaizkigu falta aldaketa metodologiko eraginkorrak txertatzen ari garen ikas-etxeetakooi Pere Pujolàsen eta José Ramón Lagoren eskutik , asmatzen ari garela dirudi eta. Ez soilik irakasleok hobeto irakasten dugula antzematen dugulako edo ikasleek hobeto ikasten dutela egiaztatzen dugulako, zailtasunak zailtasun; baita ere, Malagako Unibertsitateko katedradunak gure ustea ez dela ustela esan digulako hitz gozagarri hauen bidez: "El aprendizaje kooperativo lo tiene todo".
Joxe Mari Arakama
Lasarte-Oriako Berritzegunea