DBHko DISZIPLINA ARTEKO PROIEKTUA ZIENTZIETAN: SEIN proiektua
Irungo La Salle Ikastetxea

SEIN lan kooperatiboa eta disziplinartekotasunaren bidez DBHn konpetentziak lantzeko proiektu bat da.

SEIN proiektuaren lehen urratsak ORAIN dela 7 urte izan ziren. Ideia hau La Salle ikastetxe sareko irakaslegoa kezkatuta zegolako sortzen da. Izan ere, DBHn klaseak ematea oso zaila da, ikasleek motibazio falta dutelako, disziplina arazoak daudelako,.. Momentu horretan zeuden aukerak, administraziotik etorri litezkeena itxoin edo ikasle guztiei erantzuna emango zion proiektu berri bat sortu. 2005ean hezitzaile talde bat eratu zen:3 irakaslek, 2 psikologo-orientatzailek eta problemak ebazteko metodo berrietan aditu batek osatu zuten taldea. Bi urtetan zehar era desberdinetako plan eta metodologiak ikasi eta aztertu zituzten.

Lan horretatik sortu zen, aniztasunari aurre egiteko disziplinartekotasunean, lan kooperatiboan eta IDEAL metodoan oinarritutako SEIN proiektua Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan. Hurrengo urratsa praktikan jartzea zen. Horretarako, La Salle ikastetxe sareko irakasleak elkartu ziren 2006 - 2007 ikasturtean eta 2 proiektu landu zituzten, bata zientzietakoa eta bestea letretakoa. Hortik aurrera SEIN proiektua martxan jarri zen. Lehenbiziko mailatik hasi zen eta urtez urte etapa osora zabaltzen ari da.