Saltatu eta joan eduki nagusira





HIRUKIDE JESUITINAK LH. Tolosa
“BITARTEKARITZA”   
Maiatzak 8, 16:10 etan                                                     




 

 Duela 11urte  hiru ikastetxearen fusioaren ondoren sortu zen HIRUKIDE ikastetxea eta horrekin batera gure Hezkuntza Proiektu berria.

Hasieratik guretzat Bizikidetza Positiboak garrantzi handia izan du, eta horretan aritu gara eta ari gara urrats sendoak ematen. Adimen emozionala lantzen hasi ginen orain dela 10 urte.
Formazioa jaso zuten irakasleak, familiak  eta noski ikasleekin lana egin genuen. Orain dela 9 urte gatazkak era baketsuan eta elkarrizketaren bidez konpontzeko estratetgiak lantzen hasi ginen era sistematiko batean.

Adostokia martxan jarri genuen eta metodologia horretan ikasleak trebatu genituen.
Hala ere, ikasleak handitzen doazen heinean, arazoak ere konplexuagoak izaten dira eta zenbaitetan ez dira gai ikusten euren artean konpontzeko. Hori horrela 2009-10 ikasturtean Bitartekaritza Zerbitzua eratzeko lehen urratsak eman genituen eta  hurrengo ikasturtean martxan jarri genuen, non ikasle beraiek diren bitartekari.

Ikasturte honetan 2013-14 proiektua DBHn zabaltzeko asmoz Ikasle Laguntzaile Bitartekari proiektua jarri dugu martxan, hau da hainzuzen ere aurkeztuko duguna.