Saltatu eta joan eduki nagusira

La Anunciata Ikastetxean Hezkuntza Zientifiko Proiektuen bidez...


Zientzia metodoa...

Datorren maiatzaren 9ako arratsaldeko 15:00etan, Donostiako La Anunciata ikastetxeak bere Zientzia Proiektuak azalduko dizkigu Gipuzkoako Berrikuntza Jardunaldietan Juan Carlos Lizarazuren eskutik.

Badira urte batzuk ikastetxe honek Metodo Zientifikoa bultzatzen duela DBH eta Batxilergoko mailetan batez ere. Ikasleen ikerketa gaitasuna bultzatzen saiatzen da: behaketa, interpretazioa, ekologia, ingurumena... hitzak ugari erabiltzen dira ikastetxeko dokumentuetan.

Zientzia metodoa: behatu, galdetu, hipotesiak egin...

Ikasleek egindako lanaren ondorioz hainbat txosten ekoizten dituzte. Behaketa eta galderen ondoren, hipotesiak egiten ikasten dute, esperimentazioa gauzatzen, ondorioak ateratzen, dokumentatzen, hipotesiak konfirmatzen edo errefuxatzen, galdera berriak egiten...ikasten dute. Ekinez ikasi.

Eta egindako lanak partekatu egiten dituzte. "La Anunciata ikerketa" izena duen blogean ikusi daitezke aspalditik ikastetxeak dituen proiektuak eta sariak: besteak beste Pasaiako trafikoa, atzo gaur eta bihar edo Makarrastegi erreka: Ingurumen ikerketa

Oraingo honetan, proiektu desberdinak aipatuko ditu ikastetxeak, beti ere Zientzia metodoarekin lotuta:
  • "Pasaiako bidegorria: etorkizuneko ideia? eta  "Pikarbolary" Madrideko Gazte Berrikuntza Olimpiadan saritua izandakoak. 
  • "Pasaiako berdeguneak: aurkikuntzarako eremuak" eta "Arnasten dugun airearen zikinkeriak: Pasaiako badiaren azterketa" Zamudion saritua.
  • "Klima aldaketaren erruletaren bideojokoa", Elhuyarren Teknoskopian saritua

Beste dimentsio bat ere bultatzen ari da ikastetxea: ikasleek ikasten dutena balio dezala komunitateari zerbitzu bat egiteko. Eta zerbitzu hau eginez ikasleek ikasi dezatela Ikaskuntza Zerbitzua Proiektua garatuz, ikaste hau izan dadila sakonagoa, kritikoagoa, konplejoagoa, sozialagoa...