Saltatu eta joan eduki nagusira

Construyendo una escuela inclusiva a través de proyectos

Begoña Martínez Domínguez


EHUko Irakaslea (Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea – Didaktika eta Antolakuntza Eskolar Saila)

Begoñaren eskutik aukera izango dugu hausnartzeko, ikasteko, antzemateko… nola lotu teoria eta praktika guztiok barne hartzen dituen eskola batean.

Urte luzeetan izan dugu bide lagun eremu ezberdinetan eta ugariak izan dira Hezkuntza Sistemari egin dizkion ekarpenak:

- Unibertsitatean irakasle eta ikerlari moduan

- Hainbat ikastetxetan lankide gisa teoria eta praktika uztartzeko duen konpromezuari eutsiz

- Gizarte eragileekin, gizarte eta hezkuntza alorrak ezinbestean elkarrekin joan behar direla sinestuta baitago.

Disziplinartekotasuna eta  proiektuak tresnak bihurtu nahi izan ditu eskolan dagoen aniztasunari erantzuteko.

Bere ibilbide profesionalean irmoki heldu dio “ANIZTASUNA” gaiari, konstante bat izan da bere ikerketetan eta praktiketan “baztertzeko arriskuan” daudenen aldeko apostua, ondorioz, erraz topatuko duzue bere izena, bere presentzia, inklusioa, berdintasuna, arrakasta eskolarra, bultzatzen duten foro eta sareetan.

Eguna iritsi bitartean, hona hemen berak idatzitako txosten batetik ateratako galdera:

“Baliagarriak al dira hartzen ditugun neurriak justuago, inklusiboago, bidezkoago den hezkuntza sistema eraikitzeko?

Una vez más tendremos la oportunidad de contar con la colaboración de Begoña, ella nos ayudará en la reflexión sobre cómo construir una escuela inclusiva a través de proyectos.

Con toda seguridad nos enriqueceremos, una vez más, de su experiencia, de su “saber”, de su “conocimiento profesional” . Ese que, en palabras suyas, “…debe emerger en y desde la práctica, legitimado a través de la experimentación reflexiva y democrática”.