Saltatu eta joan eduki nagusira

Lizardi- Merkataritza Gunea

IKT konpetentzien integrazioan curriculumean

Gure ikasleen IKT konpetentzien azterketa bat egiterako orduan honako ondoriora heldu ginen : - DBH bukatu ondoren ikasleen arteko desoreka handiegia zela. Horrek arazoa suposatzen zuen ez bakarrik ikasle bakoitzaren kasuan baizik eta orokorrean IKTak erabiliz proiektu ezberdinak garatu behar zirenean .
Gabezia horien oinarrian DBH-n ikasle bakoitzak IKT tresnekin izandako esperientzia ezberdinak zeuden hartutako ibilbide edo izandako irakasleen baitan.
Horrela erabakia hartu zen 1. eta 2. DBHn landu behar zen IKT curriculuma aztertu eta ikasle guztien kasuan ( 250) IKT gaitasun minimo horiek betetzen zirela ziurtatzeko.

Azalpenean 2. DBHn garatutako esperientzia praktikoa azalduko dugu, non landu beharreko gaitasun guztiak proiektu baten barruan sartu ditugun:

- LIZARDI MERKATARITZA GUNEA . 

Bertan ikasleek (bikoteka) denda edo negozio bat sortu eta prozesu guztia gauzatu dute ( proiektua aurkeztu, aurrekontua egin, denda diseinatu, jendaurreko itxura eman etab.). Prozesuan emaila, ofimatika tresnak, diseinu tresnak eta web 2.0 tresna ugari erabili dira.

Guztia 2.DBHko ikasle guztiak biltzen dituen proiektu bateratu batean.