Saltatu eta joan eduki nagusira

Bikoteka irakurtzen eta idazten

Bikoteka irakurtzen programa berdinen arteko tutoretzan (egitura kooperatiboa) oinarritzen da, non ikasle tutoreek eta ikasle tutoradoek jarduera egituratu batean ikasten duten.
Programaren helburua irakurtzeko gaitasuna hobetzea da, funtsezkoa baita ikasleek eskola arrakasta lortzeko.
Programa garatu ahal izateko eman behar diren pausuak, materialak, ebaluazio irizpideak,... zehaztua daude eta ikastetxe bakoitzean maila edo ziklo jakin batean inplementatzen da euskaraz nahiz gaztelaniaz.
Ikasturte honetan aurrepausu bat eman ahal izan dugu zenbait ikastetxen inplikazioari esker eta martxan jarri da Bikoteka irakurtzen eta idazten, non irakurketa egin eta gero egoera komunikatiboa proposatzen den eta ikasleek, bikoteka eta modu kooperatiboan, ekoizpen idazti bat egin behar duten.
Esperientzi berri honetan parte hartzen ari diren ikastetxeak: Gamon LH (Errenteria), Toki Alai LH (Irun), Dunboa BH (Irun) eta Langaitz BH (Errenteria).