Saltatu eta joan eduki nagusira

Lekeitioko Eskola Publikoak jardunaldietan emango duen ekarpenaren laburpena. "Hezkuntza Marko Hirueleduna"

Proiektu honek eskolan lantzen ditugun hiru hizkuntzen ezagupen eta erabilera maila igo nahi du eta IKAS KOMUNITATEAK deitzen den proiektu orokorraren barruan kokatzen da.

Proiektu hau laugarren mailako hiru taldetan gauzatu da. Eta hizkuntzen erabilera honela gauzatu da:

•Euskara 19 saio: euskara, matematika, ingurune (bi saio), heziketa fisikoa, musika, jarduera antolatuak/erligioa
•Gaztelera 6 saio: gaztelera, hezkuntza artistikoa
•Ingelera bost saio: ingelera, ingurune (bi saio)

Helburuak:
•Euskara gure eguneroko hizkuntza delako eta gure ikasketak egiteko erabiltzen dugun ardatza.
•Gaztelera gure bigarren hizkuntza delako eta sarritan ingurukoekin harremanetan erabiltzen dugulako.
•Ingelera gure ikasleen etorkizun hurbileko hirugarren hizkuntza izango delako, bai harremanetarako zein lan edo ikasketetarako.

Honetarako, euskarazko erabilera eta kalitatea hobetzeko zenbait egitasmo ipini ditugu martxan gelan bertan zein eskolako beste esparru eta ordutegi batzuetan (jantokiko orduetan, arratsalderoko eskolaz kanpoko ekintzetan) eta baita asteburuetan (irteerak, egonaldiak, kultur eta kirol ekintzak)

Gazteleraren ahozko erabilera hobetzeko, aldiz, arlo bat, Hezkuntza Artistikoa hain zuzen gazteleraz izan da aurtengo ikasturtean.

Ingeleraren ezagupen eta erabilera hobetzeko laugarren mailako inguruneko arloan bi saio eman dira ingelesez, beste biak euskaraz izan direlarik.