Saltatu eta joan eduki nagusira

San Martin de Agirre Herri Eskolak jardunaldietan emango duen ekarpenaren laburpena. “Eskola 2.0 ikasleen hitzetan”

Gizartean parte-hartze eta ardurak bereganatzeko jakintzak, beste arloetan gertatzen den bezala, eginez eta egoera nahiz testuinguru zehatz eta errealetan erabiliz barneratzen direnez, SAN MARTIN AGIRRE Herri Eskolako Batzorde Pedagogikotik ikasleen partaidetza zuzena eta esanguratsua berma dezakeen antolaketa gauzatzen saiatu gara ikasturte honetan.

Iritziak azaldu eta botazio batean bukatzen diren erritual sinbolikoak gainditu eta ikasleentzat esanguratsuak - hezitzaileak – baloreen sortzaileak – integratzaileak izan daitezkeen uneak gauzatzea izan da helburu nagusia. Gure nahia, jarduera hauen bidez jakin-mina, arrazoibide logikoa, jarrera dogmatikoekiko kritika, elkarlana, autonomia, ebaluazioa eta abar sustatzea izan da.

Hau guztia aurrera eramateko eta ikasgelan modu sistematikoan biltzeko ikasleek guneak eta denborak behar zituztenez, Lehen Hezkuntzako ikasleen egutegian ostegun arratsaldeko saio bat beraien antolaketarako gorde zitzaien. Lau batzorde osatu ziren honen harira, guztietan gela bakoitzeko arduradun bat zegoelarik:

1.Aurtengo Agenda 21eko gaia bideratzeko (Energia),
2.Hondakinen Kudeaketarako,
3.Aurreko urtetan Uraren erabilpenaren inguruan hartutako konpromisoak berriztatu eta gauzatzeko
4.Eskolako antolaketarekiko (Patioko jolasak, Eskola 2.0, txangoak, jangela, garraioa edo ospakizunak, besteak beste) ikasleek azaltzen dituzten kexak, desadostasunak, proposamenak, hautabideak eta abar zuzendaritzarekin lantzeko Ordezkarien Batzarra.

Laugarren batzorde honen barruan, ESKOLA 2.0 programa ebaluatzeko seigarren mailako ikasleekin osatutako azpitaldetxoan burututako hausnarketak jasotzen dira ponentzia honetan