Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

2019ko kartela: Ebaluazioak badu xarma

2019ko Gipuzkoako Berriztapen Jardunaldia:
Ebaluazioak badu xarma

Maiatzaren 29an, Donostiako EHUko HEFA ko Areto Nagusian Programa

Aurkezpenak

JAVIER MARTÍNEZ ALDANONDO "El músculo de aprender" Ikastetxe eta irakasle batzuek erronkak eta eskaerak aprobetxatu egiten dituzte, aldaketak ulertzen dituzte, behar berrietara egokitzen dira eta bere ikasle eta irakasleen konpetentzien garapena hobetzen dute. Beste batzuk aldiz, gaindituta sentitzen dira, aldaketak inposaketa gisa edo zentzugabekeri gisa bizitzen dituzte, behar dituzten baliabideak eta baldintzak falta zaizkiela uste dute… Zergatik gertatzen da hori? Zeintzuk dira gakoak aurreratzeko eta ikasteko era indibidualean eta talde gisa, bai gelan bai ikastetxean?  Galdera konplexu hauen erantzuna bilatzen laguntzeko gurekin izango dugu Javier Martinez Aldanondo . Txilen bizi den donostiar honek ezagutzaren kudeaketa landu du urte luzeetan eta Espainiako eta Amerikako zenbait Unibertsitatetan ikastaroak eta hitzaldiak ematen ditu gai honen inguruan. Halaber, ezagutzaren kudeaketarako kontsultorea da ONUn, Munduko Bankuan eta Garapeneko Banku Interameri...

ZURRIOLA IKASTOLA: Jaien azterketa hezkidetzaren ikuspegitik

Kaxkarinak esaten digute donostiarr o i eta ez dugu guk ezetz esango. Jakina horrek ez duela esan nahi buruarinak garenik edo gauzak sakon egiten ez ditugunik, baina... Iriyarena entzun eta derrepentean, egokitasuna ahaztuta, hasten gara dantzan. Zer egingo diogu! festa daramagu zainetan! Guk, aurrekoek... baita ondorengoek ere. Badakite hori ederki asko Zurriola ikastolan. Ez alferrik 50 urte daramatzate neska-mutil donostiarrak hezitzen. Badakite festek indar handia dutela gure identitatean eta badakite ere guztiz lotuta daudela ideien eta baloreen munduarekin. Horregatik hasi dute juxtu jaien azterketarekin ikastolan egiten ari diren iraultza hezkidetzailea. Uxoa Irigoien eta Leire Gutierrez, Zurriola ikastolako hezkidetza batzordeko kideak 2014-2015ean abiatu zuten Zurriolan ikastolako Hezkidetza proiektua. Genero ikuspegitik ikastolaren diagnosia ahalik eta zehatzen egitea zuten helburu nagusia eta bazekiten diagnosia osatzeko prozesuak eskolako eragileekin sentsibilizazi...

ULERMEN PROIEKTUAK, IKASGELAKO LANA ABERASTEKO MODU BAT

Ikasgeletako lana nola aberasten joan diren azaldu digute irakasle hauek. Berritzeguneko prestakuntza mintegitik bultzatuta, geletan aldaketak gauzatzen joan dira. Hasieran Ikasketa Kooperatiboa ren programa jarraituz, baina pixkanaka, hori mantenduz, beste elementu batzuk kontuan hartzen joan dira unitate didaktikoak planifikatu eta ikasleekin gauzatzeko garaian. Horrela, inklusioa (ikasle guztiek parte har zezaketen jarduerak ziurtatuz),  IKT-ak (tresna digitalak gelan ohikoak eginez), ebaluazio formatiboa ren tresnak eta moduak erabiliz eta Bloom taxonomia ( ikasleek egiten dituzten jarduerak, pentsamenduaren behe mailakoak izatetik goi mailakoak izatera eman beharrezko aldaketak eginez) oso kontuan hartuz ikasleen aprendizaia areagotzea eta erraztea lortu dute. Pentsamendu errutinak erabiltzen hasteak beste aurrerapauso bat ematea suposatu du. Orain, ikasleei pentsamendua antolatzen laguntzen dien patroi sinpleak eskaintzen zaie. Irakasleen hitzetan,...

FELIX GOÑI : Zein da Zientziak erakusteko helburu ezkutua?

FELIX GOÑI :  ¿Cual es el objetivo secreto de enseñar Ciencias?     Felix Goñik oso modu atseginean, eta hainbat anekdota kontatuz, azpimarratu du irakasleon zeregina ikasleak erakartzeko, “engainatzeko”, zientziara hurbiltzeko.   “Hay que enseñar que la ciencia es un método, no es un almacén de conocimientos. Lo que no va a enseñarte wikipedia es esa actitud de intentar resolver enigmas, convirtiéndolos en problemas resolubles.”    Zientzia zergatik irakatsi behar den galdera luzatu du baita ere, eta hainbat proposamen ere bota ditu:   “Tenemos que recurrir a trucos infames, engañarles para que se enganchen; trucos históricos (ponerles en contacto con científicos cercanos, tanto en tiempo como en espacio), trucos sociológicos (tu vecina puede ser científica) , trucos de cocina ( primero ofrecer una merienda, y después preguntar ¿qué se enfría antes? Porque?) ,..   Gaurko gizartean zientzialarien premia handia ...

JARDUNALDIEN IREKIERA EKITALDIA

JARDUNALDIEN IREKIERA EKITALDIA Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila. Gema Gonzalez de Txabarri , Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Gipuzkoako Lurralde Ordezkaria  Pello Urkidi , EHUko dekano-ordea Josean Pinedo , Gipuzkoako Berrikuntzako Arduraduna