ULERMEN PROIEKTUAK, IKASGELAKO LANA ABERASTEKO MODU BAT


Ikasgeletako lana nola aberasten joan diren azaldu digute irakasle hauek.



Berritzeguneko prestakuntza mintegitik bultzatuta, geletan aldaketak gauzatzen joan dira. Hasieran Ikasketa Kooperatiboaren programa jarraituz, baina pixkanaka, hori mantenduz, beste elementu batzuk kontuan hartzen joan dira unitate didaktikoak planifikatu eta ikasleekin gauzatzeko garaian.

Horrela, inklusioa (ikasle guztiek parte har zezaketen jarduerak ziurtatuz),  IKT-ak (tresna digitalak gelan ohikoak eginez), ebaluazio formatiboaren tresnak eta moduak erabiliz eta Bloom taxonomia ( ikasleek egiten dituzten jarduerak, pentsamenduaren behe mailakoak izatetik goi mailakoak izatera eman beharrezko aldaketak eginez) oso kontuan hartuz ikasleen aprendizaia areagotzea eta erraztea lortu dute.


Pentsamendu errutinak erabiltzen hasteak beste aurrerapauso bat ematea suposatu du. Orain, ikasleei pentsamendua antolatzen laguntzen dien patroi sinpleak eskaintzen zaie. Irakasleen hitzetan, honek ikasle guztien partaidetza indartu eta ziurtuz gain, pentsamendu kritiko eta sortzailea bultzatzen du.

Ikasleentzat jarduerak zehazteko garaian Adimen Anitzen kutxa tresnaren erabilera oso erraza egin zaie irakasleei; horrela, jarduera anitzak, ezberdinak eta ikasle mota gehiagora hurbiltzeko aukera ematen dutenak gauzatu dituzte.

Ikaskuntza – Irakaskuntza faseak ere kontuan hartu dira jarduerak antolatzeko eta ikasleei planteatzeko garaian, eta fase bakoitzean, zein jarduera erabiliko den ebaluaziorako zehaztu da.

Ulermen Proiektuen azalpena adibideen bidez egin dute gurekin egon diren irakasleak.

Horrela, Haur  Hezkuntzako “Unibertso” proiektuan ikusi dugu, aprendizai kooperatiboaren estrategiak nola erabili dituzten, ikasleek taldeko ardurak betetzen, taldeko koadernoaren adibideak,  pentsamendu errutinen bidez irudiak aztertzen, autorregulaziorako jarduerak egiten, eta ekintza autentikoaren bidez, aurretik ikasitakoa bere familiei nola azaldu zien.

Lehen Hezkuntzako 3. zikloko Ekosistema proiektuan, planifikazioa nola egiten duten azaldu digute; baita ikasleen autorregulazio prozesua nola gauzatzen duten ikusteko aukera izan dugu. , honetarako zein pentsamendu errutina, errubrika, erabili duten ikusiz.

Lehen Hezkuntzako 2. zikloko Ura proiektuan, ikasleekin nola egin duten azaldu dute; orain egiteko modu honekin ikasle gehiagoetara iritsiz, eta ikasle bakoitzak duen adierazteko modua errespetatuz, nola lortu duten ikasle guztiek edukiak bereganatzea.
Ziklo honetan ebaluazioa formatiboa nola gauzatzen den ikusi dugu eta zein tresna ugari, anitzak eta errazak erabili dituzten erakutsi digute; horrela  ebaluazioa aprendizaiaren motorra izatea lortu dute. 


Hau guztia, ikastetxe ezberdinetako irakaslez osatutako berritzeguneko mintegi taldeak lan kooperatiboa egin du eta hau gutxi balitz, aprendizaiaren protagonista euren geletako ikasleak izatea lortu dute. Bejondeizuela!