PROIEKTU EUROPARRAK: "ERASMUS +"

ERASMUS + proiektu europarraren inguruan izango da Orixe BHI eta Leizarán BHI ikastetxeak egingo diguten aurkezpena. Bi ikastetxeak Erasmus +(KA1) jarduera aurkeztuko digute, hau da ikaskuntzarako mugikortasuna eskaintzen duena, asmoa, irakaskuntza-praktika hobetzeko estrategia aurrera eramatea da.

ORIXE BHI ikastetxeak Erasmus + (KA1) egitasmoaren nondik norakoak  azalduko du:parte hartzeko arrazoiak, inplikazioak eta onurak; hau da, europear proiektuk zer suposatu dute beraien  ikastetxerako.
Orixe BHI 2010tik darama elkartrukeak egiten beste europako herrialdekin; lehen urratsak 2012an izan ziren  Laponian “Web 2.0 metodologiak” ikastaroarekin eta 2014-2017an Erasmus+ (KA2) jardueran ere parte hartu du.




LEIZARAN BHI ikastetxea 2014-15 ikasturtean Erasmus+ (KA2) jardueran barru Finlandian egon da hezkuntzaren funtzionandua ezagutzeko eta ikusteko zergatik den hain arrakastatsua. 2015-16 Erasmus+ (KA2) jardueran ere, Turkiako ikastetxeetan egon dira;alde batetik, genero trataera dela eta jakin bazekiten ahaleginak handiak egiten ari zirela emakumeak hezkuntzara hurbiltzeko.Bestalde, lanbide heziketa ezagutu nahi zuten;Turkiak  inbertsio handia egiten du honetan eta baliabideak ikusi eta ezagu nahi zituzten.Ondorioz, bi hezkuntz sistema desberdin aztertu eta bakoitzaren onena hartu dute ikastetxean txertatzeko



Guzti honen berri zuzena izan nahi duenak horretarako aukera izango du datorren  maiatzaren 12an goizeko 12:00etan  Gipuzkoako XV. Hezkuntza Berriztapen Jardunaldien baitan egingo duten aurkezpenean.