Manuel de Larramendi Ikastetxea:1.GO BATXILERGOKO IKASKETA-ZERBITZU PROIEKTUA



 

               Donostiako Manuel de Larramendi ikastetxeak batxilergoko lehenengo mailan garatzen duen ikasketa-zerbitzu proiektuaren azalpena. Maila honetako ikasle guztiek, hirukoteka eta astero bi orduz, Donostiako elkarte ezberdinetan (Gurutze Gorria, Matia Fundazioa, Hurkoa fundazioa, Caritas Gipuzkoa…) boluntariotza orduak egiten dituzte. Bertan, lan egiteaz gain, elkartea ezagutu eta bere helburuak betetzeko hobekuntzak proposatu eta aurrera eramaten dituzte. Proiektuak kurtso osoa hartzen du eta gai eta konpetentzia ezberdinak biltzen ditu.

        Ausarta eta berritzailea, Larramendi Ikastetxeak aurkeztuko digu proiektua. Aurkezpena ostiralean BHko gelan 11:30etan. 

Ikastetxean beste proiketu arrakastatsua ere garatzen dute: Dance2gether

 Ikasleek, sormena, gorputzaren espresioa,eta elkarlanetiksortutako koreografiaren bitartez, sentsibilitate partekatu dute. Bost egunetan zehar landu eta jorratutako lan sakona izan da eta ikasleek beren buruarekiko konfidantza izatea landu dute. Era berean, askotan aurreikusita ditugun estereotipoak apurtzeko ere esperientzi ederar izan da.


“Voyage”: bizitzaren bidaia, izan da lortutako produktoa eta bertan ikasleek, gure dantzari-antzezleek eskeini duten indarra, sentsibilitatea, emozioa… oso hunkigarriak izan  dira.

Joan zen abuztuan, emanaldiaren bideoa ikusgai.