Saltatu eta joan eduki nagusira

Iñaki Murua: bizi esperientziatik heziz

Aurtengo Jardunaldietara Goierri aldean irakasle bezala eta, muga horietatik askoz haratago, bertsolari bezala, hain ezaguna den Iñaki Murua gonbidatu dugu, bere irakasle (eta ikasle) esperientzia solasaldi batean parteka diezagun. Honela bilduko ditu bere ideia eta hausnarketa zenbait, ostegun arratsaldean, maiatzak 12, BH esperientzien gelan, 15:00etan hasita: Nire esperientzia herriko eskolan eta nolakoa ez izan irakatsi zidatenekoa Hamar urte ingurura arte gure eskolako irakasle bakarrari tutik ez ulertzetik (berak hitzik ez zekielako euskaraz eta guk asko gehiagorik ez erdaraz) eta garai hartan sufritu nuelako sortu ote zitzaidan irakaskuntzarako aukera eta gogoa? Eskuragarri eta tratu gozokoa izateari lekua egitea Lanera gustura joateak geuretzat eta gure ikasleentzat esan nahi duenak, eragin zuzena du elkarren arteko tratuan eta, ondorioz, ikasleek gugan positibotik ikusten dutenean. Esaterako, umorekoa ez den pertsonak zer transmititzen digu? Gogorik pizten al digu berari entzuteko? Eta klasea ematen ari denarekiko bustidura minimorik ez badugu edo, gutxienez, kontrako kargarik gabeko egoera ez bada, zenbat da jaso dezakeguna? Saiatu behar al genuke ikaslea “konkistatzen”? Gure jarduna arbelarekin idatzizko elkarrizketa soil denean… zer pentsatua ematen diogu hartzaileari eta, batik bat, geuri eman behar liguke, ala? Familiekin, gurasoekin, amekin dugun harremana Ikasle bakoitza mundu bat da baina, gainera, mundu batek bizi du. Sarri desegituratutako ingurua dauka, eredu aproposik gabea… argazki hori ongi errebelatzeak, etorkizunerako gako asko eman diezaguke. Gurasoak ere ikasle dira, denok bezala, eta askotan geuk ez dakigunaz aholkuak eskatzen dizkigute eta behar dituzte. Zer egiten da horrelakoetan? Bestalde, gurasoek eskola komunitatean parte izan nahi dute eta guretzat ekarpenak egin, baina hori al da guk haien parte hartzeko interesean ikusten duguna? Eta jardunak berez sor / ekar lezakeena