GU ERE BAI”. Ikasketa bidaiaren baitan, Antigua Luberriko ZIG gelako ikasleekin


Poza handia komunikazio honekin, aukera zuzena ikusteko ZIG gela honetan egiten ari den lana, ikasleekin egiten dituzten ekintzak eta ikasleen aurrerapenak.



Antigua Luberriko ZIG gelako antolaketa eta lan egiteko moduaren deskribapen laburra egingo da. Eta nola ikasbidaia ardatz bezala hartuta ikasturtean zehar eta eguneroko lanean, curriculumaren ildo eta gaitasunak landu eta garatzen diren azalduko da.

Beti ere, nerabezaroko ezaugarriak kontutan hartuta eta helduarora ahalik eta modu egokienean igarotzeko, egiteko, aukeratzeko, erabakitzeko eta parte hartzeko aukerak eskaini helburu hauek lantzeko:


  • Kirolarekiko zaletasuna eta bizitza osasuntsu baten kontzientzia eta ohiturak sustatzea.
  • Elikadura osasuntsurako beharra ikustarazi eta zenbait ohitura desegoki aldatzea.
  • Aisialdian, beraien adineko gazteak bezal beraiek ere, koadrilan ataeratzea. 
  • Eskolaz kanpoko bizitza, lagunartea eta sare soziala erabiltzea.
  • Kontsumo gutxirekin bizimodu osasuntsu eta atsegina izaten ikastea.


ZIG gelan honetan egiten diren ekintza gehiago ezagutzeko eta lan egiteko prozedurak ikusteko, gelako irakasle eta ikasleen artean bloga sortu eta elikatzen dute.