LHko ikasleria elkarrekin arloak indartuz gaitasunak eta hezkuntza eskaintza hobetzeko.


Azken bi ikasturteetan landu dugun proiektuak Aiako Lardizabal Herri Eskolako ikasleen beharrei egoki erantzuteko tresna izan nahi du.  Era berean, ikasleriaren aniztasunari erantzun nahi izan dio.

Ebaluazio Diagnostikoaren emaitzek gure ikasleen errendimendu akademikoa ona dela dioten arren, eskolako irakasle taldeak  hobetze planak proposatu eta  burutu ditu. Lan horrek, fruituak eman ditu, ondoren egin diren ebaluazioen emaitzek diotenez. Aitortu beharra dago, ordea, hartu ditugun neurriak gerora aplikatzekoak izan direla kasu gehienetan; ebaluatu dugun taldeak gerora egin dituela jarduera osagarri edo indargarriak, alegia.

Proiektu integrala euskara eta matematika arloetan gauzatu dugu. Egun arlo horien denboraren erdia proiektuaren eskutik lantzen dugu. Arlo bakoitzaren dimentsio eta jarduera desberdinak adin desberdineko taldetan eta ziklo desberdinetako ikasleak gela berean direlarik lantzen ditugu.


Antolamendu eta plangintza berriek aurreikusitako asmoek ongi bete dituzte eta ikasleengan eragin positiboa izan dute.


Guzti honen berri zuzena izan nahi duenak horretarako aukera izango du datorren  maiatzaren 12an goizeko 12:00etan Belen Zabala eta Xabier Gaitonek Gipuzkoako Berriztapen Jardunaldien baitan egingo duten aurkezpenean.