Elkar lanean komunikazio konpetentziak sakontzen. Luis Ezeiza LHI - Eskoriatza.



Luis Ezeiza Herri Eskolako “Elkar lanean komunikazio konpetentziak
sakontzen” izenburu duen 2012-13 ikasturteko berrikuntza proiektuan
azaltzen den moduan LHko 3.ziklorako hurrengoak izan dira jarduera
nagusiak:

• Hizkuntza Komunikaziorako konpetentzia sakondu, LHn
deskripzio, azalpen eta argudiozko testuak bereziki landuz.

• IK/KI proiektu metodologikoaren hastapen eta orokortze maila
landu.

Hau guztiaren helburua, betik geletan dagoen aniztasunari erantzun
egokiena ematea izaten da.

Abiapuntu honetan oinarrituta eta Eskola Agenda 21 proiektuan ikasturte
honetako gaia izan den “biodibertsitatea” garatu nahian, Eskola 2.0ko
baliabideak eta ikasle zein irakasle eta familiek etxean ditugun baliabide
teknologikoak erabiliz, 6.mailako ikasleek azlduko den proiektua aurrera
eraman dute.