Hurrengo ostegunean,
hilak 8, arratsaldean 16:50etan hasita Gipuzkoako jardunaldietan, Antigua
Luberri BHI berrikuntza proiektuaren esperientzia aurkeztuko da: “CIBERMANAGERS”
Proiektuak bi
estrategia metodologikoak biltzen ditu:
·
Aprendizaia eta Zerbitzua
·
Berdinen arteko aprendizaiak.
PROZEDURA: DBH 3.go ikasleek gaiari buruz prestakuntza
jasotzen dute eta haiek prestakuntza ematen diete DBH 1. mailako ikasleei eta
beraien gurasoei.
HELBURUAK:
Ikasleeengan:
·
Internet eta bere erabilpen zuzenari buruzko
prestakuntza handitzea.
·
Hiritar digital aktibo eta arduradunak sutatzea
·
Errespetua, solidaritatea eta lankidetza bezalako
baloreak sustatzea.
·
Gazteen ikuspuntutik IKTen erabilerari buruzko
ezagutza esanguratsua lortzea.
Irakasle eta ikastetxerako:
·
Konpetentzia pertsonaletako arreta eta balio
unibertsalak indartuz heziketa aberatsagoa eskaintzea.
·
Helduen eta
gazteen munduen arteko hurbilpena lortzea rol eta ezagutzen arteko trukaketa
eginez.
·
IKTko arriskurik gabeko erabilera sustatzeko
hutsunea betetzea.
Aurkezpenean proiektuaren koordinatzailea eta 10 ikaslek parte hartuko
dute, jasotako esperientzia eta balorazioa kontatzeko.