Saltatu eta joan eduki nagusira

Mariaren Bihotza ikastola: Pentsatokia.

Donostiako Mariaren Bihotza ikastolak matematikaren konpetentzia (probemen ebazpena eta arrazonamendu logikoaren dimentsioa) eta komunikazio gaitasuna hobetzeko helburuarekin sortutako proiektua aurkeztuko digu


Proiektu horretan hezkuntzaren oinarri diren gakoak uztartzen dira. Alde batetik, pertsonen arteko harremanetan beharrezkoak diren gaitasunak eta bestetik, norbanakoaren bilakaeran funtsezkoa den pentsamendua eta arrazonamendua.

Ikastolan egindako diagnosi ebaluazioaren hausnarketaren ondorioz etorri da Pentsatokia proiektua. Hainbat iturrik izan dute eragina honen sorreran: ikasketa dialogikoa, Otañoko esperientzia eta Askartzakoa haien artean.


Lehen Hezkuntza osoan eta Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailakoek parte hartzen dute, irakasleek zein ikasle guztiek; eta haiekin batera boluntario gisa lanean ari diren gurasoek.

Gipuzkoako XI. Jardunaldietan euren esperientziaren berri emango dute maiatzaren 10ean, eguerdiko 12:45etan.