Ikaskuntza kooperatiboa eskolan. Inklusioa lantzen...

Bigarren Hezkuntzako "Ikaskuntza Kooperatiboa" Tailerrean proiektu hau gehiago ezagutzeko gogoa azaldu zen. Bi ikastetxek azaldu zuten beraien esperientzia baina gehiago jakiteko beharra ere somatu zen.  Proiektua ezagutzeko Gipuzkoako 6 Berritzegunetara jo daiteke zuzenea egun hauetan, azalpena Pedagogia batzordeari edota Irakasle taldeari egiteko.
BGak egin dezake proiektuaren azalpena ikastetxean eta Ikastetxeek BG mintegietan izango diren IK mintegietan hartu dezakete 2012-2013 ikasturtean. Ikastetxeetara zuzendutako Prestakuntza-Berrikuntza Proiektuen deialdia izan daiteke marko egokia irakasle taldea animatzeko. 2012-2013 ikasturtean zehar ikastetxeen arteko bisitak ere antolatzeko asmoa dugu Berritzeguneok, elkarrengandik ikasteko aukera paregabea bait da.  Hona hemen Pere Pujolasen aurkezpen bat Ikaskuntza Kooperatiboari buruzko hainbat kontzeptuetara hurbiltzen hasteko.