IK-KI proiektua BHn. Maiatzaren 10ean, Bigarren Hezkuntza Tailerra, 15:30-17:15

Ikasketa kooperatiboari buruzko proiektu hau eskola inklusiboaren filosofian oinarritzen da, ikasgelan hezkuntza premia desberdinak dituzten ikasleei erantzuteko pentsatua dago eta curriculumeko eremu batzuetako eta besteetako heziketa jarduerak antolatzeko moduak proposatzen ditu, talde-lana egituratzearekin partehartze ekitatiboa eta  elkarreragina ahalbidetuz.
------------------------------------------

Aurkeztuko diren esperientziak :

Beasain BHI: Lourdes Imaz, Ane Ibarrondo eta Koldo López Borobia

Lauaizeta BHI: Mª Eugenia Lozano

Ikastetxean izandako prozesua proiektuarekin hasi zirenetik:
Ø       IK-KI proiektuan egindako ibilbidea.
Ø       Ikastetxea eta Irakasleei dagokienez: Koordinazioa eta prestakuntza nola bideratzen diren.  Irakasle taldea eta planifikazio eta komunikazio sistema…
Ø       Gela: Nolako metodologiak sustatu diren, gelan bi irakasle batera aritzeko sistema, IK proiektua eta IKT erabilera…
Ø       Aurrerabideak


Tailerraren dinamika:
Esperientziak aurkeztu ondoren partaideak launakako taldeetan jarriko dira  proiektua arrakastatsua izateko beharrezkoak diren prozesu eta praktikei buruz aritzeko.

Tailer honetan erabiliko den egitura kooperatiboa izango da: “Arkatzak erdira” deritzana. Talde bakoitzak lau hausnarketa galdera izango ditu hainbat alderdien arrakastarako gakoak aztertze bidean.

Partaide bakoitza galdera batetaz arduratuko da. Kide guztien iritzia izan ondoren eta eztabaidaren ondoren taldeak adostu egingo du erantzuna.

Taldeak bozeramale bat eta idazkari bat izango ditu. Azken honek partaide guztien lanak bilduko ditu.
Talde txikietako lana, talde handian azalduko da eta ondorio batzuk aterako dira. Guzti hau bideratu eta jarraipena emango zaio: mintegien bidez, dokumentu partekatuen bidez (docs…) elkartrukeak bultzatuz, ikastetxeetan bisitak ahalbidetuz...