Saltatu eta joan eduki nagusira

Eskola 2.0 Jakintza Ikastolan: gure gelako bloga


Gaur egun, ikaste-irakaste prozesuetan teknologia berrien erabilerak, euskarri zein baliabide gisa, eta konpetentzia digitala garatzeko beharrak mundu berri bat ireki digute, non blogak aukera interesgarri eta anitzak ematen dizkigun.

Jakintza ikastolan aukera hauek aurreikusiz, irakasle batzuk animatu dira mundu honetan murgiltzera eta beraien gelako blogak sortzera. Haietariko bat, Iñaki Pagola, gurekin izango dugu Jardunaldietan. Berak bere esperientzia kontatuko digu, nola aurkeztu zien ideia ikasleei, umeen inplikazioa eta jakinmina, eta hortik aurrera emandako pauso guztiak.

Berari entzunda konturatuko gara besteak beste, batetik, blogaren erabilera ez dela hain zaila, administratzaile zein erabiltzaileentzat. Eta bestetik, informazioaren antolaketa oso funtzionala dela blog batean. Bi ezaugarri hauek aukera ematen dute modu azkar eta erraz batean nahi duguna argitaratzeko eta kudeatzeko, horrek dakarren guztiarekin, beste konpententziak, ez bakarrik digitala, neurri batean edo bestean garatzea eta hizkuntzarekin zerikusirik duten prozesuak jorratzea ikuspegi komunikatibo eta erreal batetik.

Ostegunean elkar ikusiko dugulakoan…